NORA JOAN AUKERATU

sábado, 28 de diciembre de 2013

2013ko Neguko Kontzertua Oiartzunen


 
 
 Nafarroako Beltxaran bikote abeslaria, Aldazko Lina Andueza eta Berako Ana Telletxea

Beltxaren bikotea 2008an sortu zuten Lina Andueza eta Ana Telletxea kantariek. Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideak dira biak, eta bikotearen sorburu den talde honetan ere parte hartzen dute bestelako ikuskizunak eskainiz, dantza eta musikarekin batera.

Batak eta besteak ibilbide ezberdinak izanagatik ere, kantu tradizionala izan dute egiazko zaletasun eta iturri, bereziki, mendialdeko kantak. Ahots hutsez kantatzea gustatzen zaie, gaurko molde ohikoenetati urrun, soiltasun horretan hitzaren eta bozaren nabardurarik txikiena handi baita.

Kantu tradizionalaren saio intimo bat eskaini ohi dute, batzuetan musikaz jantzita ere aurkezten dituztelarik agerraldiak. Bikote amateur honek asmo xumea du bere emanaldiekin; kantatzea zer-nola sentitzen eta goxatzen duten helarazi nahi diote entzuleari. Toki berezi eta kuttunetan aritzea gustatzen zaie, familia-giroa hartzen duten horietan, kontzertu estiloaren izaeragatik bereziki.

Hainbat moldetako soinuak biltzen dituzte eta bi solas ere bai, haien gainean; nagusiki kantatzeak ber baitan duen esanahiaz gogoeta egiteko. Irakasleak izaki biak, nahigabeko izaera didaktiko ttikia ere ematen diote saioari.

Kontzertuetan, kanta-modu ezberdinak bildu dituzte eragusgarri koleretsua egiteko.

Gai anitz, bitxikeriaren bat edo beste, emakumeen antzinako usadio bat... oro har, ahozko tradizioak utzitako uzta ederrean barnako ibilbide goxoa egin nahi izan zuten Soinuenean aritzeko bereziki prestatutakoa.

Kantua ahots hutsez emanen dute, hizkuntzarekin eta ondarearekin zuzenki bat egiteko modua izateko.

EGITARAUAN ESKEINITAKO KANTAK

01. Argizagiak
02. Kanthoreak
03. Oihanian
04. Jançu Janto
05. San Juan Kantaita
06. Bi haur Etxahunen hilobian
07. Adizan Grabiela
08. Mila zortziehun hemeretzian
09. Gazte girade gazte
10. Bortian Ahüzki
11. Euskal Herriko lur maitia (kontzertua bukatu ondoren eskeinitako propina)


(Guztira 11 bideo dira, eta bukatutakoan jarriko ditut ikusgai zerrendan)



Os Minhotos, Galiziar musikariak.

Galiziar musika ulertzeko era berezi eta zehatz baten soinu emaitza da, lortutako eta sendotutakoa. Festen, kalejiren, snsaioen, ikerketen eta galiziar herri musikaren ausnarketatik sortzen den era da.

OS MINHOTOS talde herrikoiaren estetika eta gustua harmonizazio klasikoekin elkartzen ditu gaiten hotsa eta perkusio herrikoia zanfonaren (zarrabetearen), eskusiinuaren, errekintaren eta klarineteaten tinbrearekin nahastuz. Bere errepertorioa zabala da eta egile musika herri musikarekin tartekatzen du.

OS MINHOTOS bost musikati galiziarrek beraien Herria den Galiziako musikari dioten estimuaten emaitza da; gehigarririk gabe, ez forman, ezta oinarrian ere.
(Argazkiak eta idatziaren jatorria Soinueneakoak dira)
















No hay comentarios:

Publicar un comentario