NORA JOAN AUKERATU

sábado, 28 de diciembre de 2013

1. Trikitilarien Eguna 2013ko abenduaren 28an Orion




Orioko Udalak eta Euskal Herriko Trikitilarien Elkarteak antolatuta, ospatu zen Orion 1. Trikitilarien Eguna, 2013ko abenduaren 28an Orion. Herriko plazan elkartu eta eguraldia lagun zelarik, amabiak aldera eman zitzaion hasiera Trikiti soinu eta panderoaz kalejiran Orioko kaleak alaituz.

80 bat trikitilari inguru izan ziren eta lau taldetan banaturik, Orioko Kale eta Tabernetan haritu ziren, hainbat Bideko, Trikiti, Porrusalda, Fandango eta Arin-arinak joaz balkaltzeko ordurarte.
























































Enaitz Alberdi, Lurdes Alkorta eta Xabier Alberdi "Zabale"


Orioko kalejira eta kontzertuko bideoak ikusteko sakatu

Bazkaria, Orioko Aldapa Elkartean ospatu zen eta ondoren arratsaldez berriro ere kalegiran joan ziren, Loretxu Tabernaraino, bertan bai zegoen antolatua arratsaldeko lendabiziko kontzertua Xabier Alberdi "Zabale" eta Lurdes Alkorta.



Loretxu Tabernako kontzertua bukatu ondoren, Arkaitz Tabernan izan zen ondorengo kontzertua, bertan parte hartu zuten, Oskar eta Aitziber Estanga.



Arkaitz Tabernako kontzertua bukatu ondoren, Salatxo Tabernan izan zen ondorengo kontrzertua, bertan parte hartu zuten, Maixa, Ines eta Maite.


Azkenik, Salatxo Tabernako kontzertua bukatu ondoren, Kolon Txik tabernan izan zen azkeneko kontzertua, Azkonabieta eta Imanolen eskutik.


Trikitilari Egunari bukaera bikain bat emateko, Aristerrazun Euskal Herriko Trikitiri Elkarteko bazkkideen afaria ospatu zen. Experientzi polita, hainbat trikitilari eta trikiti zalentzako, datorren urtean ere errepikatzeko asmoarekin. 

(txokomusikala@gmail.com)











No hay comentarios:

Publicar un comentario