NORA JOAN AUKERATU

sábado, 29 de diciembre de 2012

Bizkaiko JOKA Soinujole Taldea




Beinat Izagirre, panderoarekin, Ander Blasco, soinu handiarekin, Josu Cabrero, biolinarekin.

Joka taldea 2011ko maiatzean hasi zen proiektua da, Portugaleteko Elai-Alai dantza taldeko bi musikarik sortutakoa. Hasieran bikote moduan hasi zen, partaideak Santurtziko Beinat Izagirre (alboka, txirula/txistua, dultzaina, whistleak, panderoa eta atabala) eta Sopelako Ander Blasco (soinu handia, soinu txikia eta panderoa) izanik.

Jaietan eta eskontzetan jotzen hasi ziren, bai euron kontura, bai dantza taldeko partaide bezala. 2011ko urrian Leioako Josu Cabrero biolin-jole ezagutu zuten, eta pixkanaka pixkanaka, bikotea 2012. urtean hirukote bihurtu zen.

Proiektu honetan garai bateko erromerietan ohikoa zen soinu-tresna bat gaur egun nagusi denarekin elkartzen dituzte. Hala, adituek esana da antzina. Euskal Herriko erromerietako musika tresna nagusia zela arrabita. Tartean, Migel Angel Sagaseta Ariztegik Luzaideko Dantak liburuan honela dio:

"Mende honen hasieran instrumenturik ohikoena Arrabita izaten omen zen. Hau oso instrumentu aproposa zen Jauziak emateko, aukeran leku handitarako soinua ahul zamarra zelarik, horrela musikariak berak jo eta berak marka baitzitzakeen dantzak. Dantza-korroaren erdian zutik ari zen hau edo barrika baten edo grarguearen baten gainean jarrita dantzariek hobeki entzun zezaten"

Gaur egun aldiz, edozein erromeria ikusiz gero, soinua da bertako errege. Dantza taldeko esperientziak kontuan izanda, eta Nazioarteko X. Trikitixa Jaialdiko hainbat bideo ikusi ostean, huxe bururatu zitzaien: Tresna horiek biak batu eta trikitixarako kantak biolinarekin jotzeko moldatzea.

Ez dira pieza ezagunetan bakarrik geratu. Lehenik eta behin Bizkaiko trikitilarien piezak hartu dituzte segidan biolinarentzako moldaketak prestatu eta hirukote bezala jo ahal izateko.

Horrenbestez, biolina, soinu handia eta panderoaz osatutako hirukotea da eta emanaldia, proiektuaren adierazgarri izan zen.

































No hay comentarios:

Publicar un comentario