NORA JOAN AUKERATU

domingo, 30 de diciembre de 2012

Arrate Irratiak 30 urte etenik gabe euskaldunon artean



1959-12-23an jaio eta 2012-12-30ean emititzen jarraitzen duen irratia.

Arrate Irratia 24 orduz sarean
 http://radio1.tecnicofm.com/arrateirratia/index2.html

1959go abenduaren 23an ikusi zuen argia ARRATE IRRATIAK On Pedro Gorostidi Jaunaren eskutik. Garai hartan irratiak lortu zuen arrakasta ikaragarria, bere programazioa euskalduna zen, gaur egu bezela eta garai hartako beste irrati asko bezela O.M. (Onda median) emititzen zuen.

Frankismoaren garai zen, eta garai latzak izanik, behin baino gehiagotan sortu ziran oztopoak eta gezurrezko salaketak, eta lau urte pasa eta gero, 1964. urtean, orduko agintariek itxi egin zuten. Ordurarte egindako lana, haundia izan zan, entzuleak milaka bai ziren Irratia euskaldunaon bihotzetan txertatua zutenak.

Hamalau urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu zen eta unrte berean berriro emititzen hasi zan oso era apalean, FM frekuentzian.

Baina oraingo honetan ere, gure poza motza izan zen, lau hilabete igaro ondoren, Madriletik etorri zen aginduak beartuta berriro ere itxi bearra izan zen. Horrela, beste lau urtez ixilik egon zen Arrate Irratiaren sintonia, baina bere bultzatzaileak ez ziran geldiri egon, eta hamabi mila firma bildu eta ehun bat Udalen oniritzia jaso eta abar, azkenean 1982ko abenduaren 30ean berriro ere Arrate Irratia emititzen, ireki zenean zituen helburu berdinekin.

Gaur egun, hasierako helburu eta bideari trinko jarraitzen dio, euskera, euskal-ohiturak, kultura eta abr zabalkundea eginak.

Urte askotan mantendu dezala, euskaldunon batasuna, bere egunean hartu zuen bideari jarraituz.

Andoni Lizarralde (Bazkidea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario