NORA JOAN AUKERATU

martes, 15 de diciembre de 2015

2016an Joaquin Errasti Juaristi "Epelarre" Trikitilaria" 1933 -2015


Joaquin Errasti "Epelarre" Trikitilari azkoitiarraren eriotzaren berri izan gendun 2015eko abenduaren 15ean. Azkoitiko Izarraitz auzoko Epelarre baserrian jaio zen Joaquin Errasti 1933an. Gaztetan, ezkondu eta kalean jarri zen bizitzen bere emazte Agustinarekin. 82 urte zituen, 2015an zendu zenean.

Jazinto Rivas "Elgeta" zenaren ikasle izandakoa, beranduago bera izan zen trikitixaren maisurik nabarmenenetakoa, bere eskutik irtendakoak baitira txapelketa handiak irabazitako edota trikitixaren munduko jotzaile esanguratsuenetako ugari, besteak beste, Xabier Alberdi "Zabale" edo Ramon Azpitarte "Imuntxo.

Erromeriaz erromeri ibilitako soinujole aparta, pandero-jotzaile bat baino gehiagorekin ibili bazen ere, azken urteetan Inazio Bastida "Etxeberritxo" zenarekin izan zen gehienbat. 1970 hamarkadan txapelketetan ere parte hartuzuen, baten bat irabazi zuelarik.











No hay comentarios:

Publicar un comentario