Joakin Errasti "Epelarre" trikitilari azkoitiarra hil da.
1933ean jaiozen eta 2015ean hilda 82 urte zituelarik.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakin erazi duenez, Azkoitiko Izarraitz auzoko Epelarre baserrian jaio zen Joakin Errasti, 1933an. Jazinto Rivas "Elgeta" ren ikasle izandakoa, beranduago bera izan zen trikitixaren maisurik nabarmenenetakoa, bere eskutik irtendakoak baitira txapelketa handiak irabazitako edota trikitixaren munduko jotzaile esanguratsuenetako ugari, besteak beste, Xabier Alberdi "Zabale" edo Ramon Azpitarte "Imuntzi".
Erromeriaz erromera ibilitako soinujole aparta, pandero-jotzaile bat baino gehiagorekin ibili bazen ere, azken urteetan Inazio Bastida "Etxeberritxo" zenarekin izan zen gehienbat. 1970eko hamarkadan txapelketetan ere parte hartuzuen, baten bat irabazi zuelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario