NORA JOAN AUKERATU

viernes, 26 de agosto de 2016

2016an Trikilari Gazteen XII. Txapelketa Berrobin


2016ko Abuztuaren 26an ospatu zen Berrobin Trikitilari Gazteen Txapelketa.

Oraingoan,  XI. Trikitixa Txapelketa ez zen bideoan grabatu,  arazo bat zela medio.

Trikitixa Txapelketaren antolakuntza eta bertan parte hartu zuten Trikitilariekin, ez zegon, eta ez dago arazorik. Sortu berria den arazoak irauten duen bitartean, nahiz eta gainentzeko Txapelketak bideoan grabatzen jarraitu, Berrobin ez det bideoan grabatuko, gauzak aldatzen ez badira.

Nere partetik ez dago arazorik aurrerantzean ere lanak doan egiten jarraitzeko, baina bideoak grabatu al izateko kondizio batzuk bete bear dira, eta kondizioak bere osotasunean ez badira betetzen, nik ez dut bideoan grabatuko.

Lastima da honelako ospakizun baten oroitzapena galtzea, kontuan izanik doan dela guztientzako, nahiz Trikitilarientzako, nahiz Udalarentzako eta herritarrentzako. Zer esanik ez euren etxeetan ikusten duten aitona amonarentzako,  edadetu, gaixo eta elbarriak ikuskizunera etortzerik ez dutenak urruti bizi direlako eta abar luze bat.

Sortu berria den arazoa, Udalak bakarrik zuzendu lezake, Trikitixa Txapelketaren antolatzeak daukan gastu edo kostua ordaintzeko baldintzak aldatuaz,

Diru publikoaren erabilerari, kondizio edo baldintza bat gehituaz. Diru publikoa herritarren mesederako ibili beardala iritzten diot, eta ez pertsona jakin batzuen mesedetarako bakarrik.   




















Datak Jakin nahian informazioa osatzeko

Nortzuk izan ziran irabazleak?

Batzuk izango dituzue etxean bertan lortutako Txapel, Garaikur eta Oroigarriak, beste batzuk jakingo dezute nortzuk izan ziren irabazkeak. Datarenbak dakizutenok idatzi mesedez datan berri emanaz txokomusikala@gmail.com helbidera. (Esker on aurrez)









































































No hay comentarios:

Publicar un comentario