NORA JOAN AUKERATU

jueves, 24 de enero de 2013

"ETXEBERRITXO" Pandero-jotzailea


Inazio Bastida Uranga "ETXEBERRITXO" pandero-jotzaile azpeitiarra. 1943an jaio zen, Azpeitiko Oñatz auzoko Etxeberritxo baserrian.

Inazio Bastida "ETXEBERRITXO" Azpeitiarra izanik, Gabiriako herriarekin eta herritarrekin, lotura handia zuen, bai familiagatik eta baita ere lanagatik, azken urtetan deboraldi luzeak egin zituen Gabirian lanagatik. Jubilatu ondorean ere, denboraldi luze bat eman zuen Gabirian bizitzen.

Etxeberritxok berak zionez, bost urterako hasia zen pandero antzeko tresnak jotzen. Garai artan arten ez mentzuen pnderorik, baina bere etxean, erregetan turroi-kaja borobil bat jartzen omen zioten eta harekintxe hasi omen zen lehenbizi jostatzen. Errometietara joaten hasi zenean, soinu-jole eta panderjoleari begira egoten omentzen txungituta eta bere artean pentsatzen mentzuen, nik ere handiagoa nahizenean horrelaze jo biardiat jendea alaitzeko.

Gerora , batetik bestera ibilita sortzen zen panderoa zeukan baten bat eta hari ikutu piskat eta horrela. Gero hamahiru urterekin edo, eskuratu omen zuen panderoa eta harekin hasi zen piskat batera eta bestera erromeri giroa alaitzen.

Berak esan ohi zuen bere garaian, berari gehiena gustatzen zitzaion bikotea, Sakabi eta Egañazpi zirela. Bere gaztea zenean, Azkoiti eta Azpeitiko Trikitilari askorekin jo izan zuen.

Bera ere bikote bezala trikitilari askorekin parte hartu izan zuen. Nik dakidanez, lehenbizi Iñaki Garmendia "Laja" soinu-jolearekin hasi zen, eta ondoren Joakin Errasti "Epelarrere" Azkoitiarrarekin adibidez, 1970eko  hamarkadan asko ibili zen. 1979ko Euskal Herriko Trikiti Txapelketan finalaurrekora iritsi ziren bikote bezala..

1986ko martxoan Azkoitian omenaldia egin zieten "Epelarre" eta "Etxeberritxo" bikoteari.

 Ondoren Astiasaran anaiekin  ere aritu izan zen, besteak beste, Donostiako Nazioarteko Trikitixa Egunean parte hartu zuen Donostiako Kursal Aretoan.

Asken urtetan gehienbat Abaltzizketako Jesus Mujika trikitilariarekin ibilia da hainbat erromeri, despedida, eta abar.


Jesus Mujika soinu-jolea, bere biloba eta Etxeberritxo, Larraitzeko erromerian.


 "trikitilari omendu zituen Sanjosetako Jaialdian, Azpeitiko Izarraitz Pilota lekuan, euren artean, "ETXEBERRITXO"  

2011ko ekainaren hamahiruan, Azkoitiko Martitten omenduak izan ziren, Iñaki Garmendia "Laja", Cruz Mari Alberdi "Poxpi"eta Iñaki Bastida "Etxeberritxo"

Martitteko Jatetxeko Eusebi eta Jose Marik, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin eskeini zien omenaldia soinu-jole eta euren emazteari. Omenduak, omenaldia eskertu zuten eta artutako oroigarriak bertara omenaldira  gerturatutakoei eskeini hartu zituzten oroigarri eta lore zortak.

Omenduen emazteak, ongi merezi eta irabazitako lore zortarekin


Omenduak, omenaldia eskertuaz, pieza bikain batzuk eskeni zituzten eurak ere omenaldi ondoren.

Beste soinu-jole batzuek ere gerturatu nahi izan zuten omenduengana.

Omenaldian parte hartu zuten soin-joleak eta omenduak argazkian omenaldiaren ondoren.

Etxeberritxo eta bere emaztea, Leire Astiasaranekin omenaldi egunean Martitten.


Etxeberritxo zena, bere emaztearekin 2011ko ekainaren hamahiruan omenaldi ondoren Martitten.



Azken bi urtetan, Esne Beltza Taldearekin aritu zen, zenbat aurkezpenetan, Esne Zopak diska berriaren aurkespenean, esate baterako Bilbon, 2012ko Aste Nagusian.

"Etxeberritxok", eskuaz gain, gorputz atalak eta burua ibili ohi zituen panderoa jotzeko modu bereziaren ezaugarri.



No hay comentarios:

Publicar un comentario