NORA JOAN AUKERATU

domingo, 2 de diciembre de 2012

Juanito Maltzeta zenari buruz liburu-diskoa.




 Juan Gárate "Maltzeta Etxetxo" zenaren inguruko biografia liburu-diskoa.

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea


2012ko abenduaren 2an, EHTE Zumarragako Agina auzoan aurkestu eta argitaratu zen Soinuaren Liburutegia bildumako bederatzigarren alea; Juan Garate "Maltzeta" zenaren inguruko biografia liburu-diskoa, Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra idatzia EHTE aren aginduz.
Beraz dagoeneko kalean salgai dago liburua eta CDa, Maltzetaren 23 doinurekin.

MALTZETA eta Tomas Arrizabalaga "IZER"
1. FANDANGOA. Maltzeta.
2. ARIN ARINA. Maltzeta.
3. ARIN ARINA. Txistulariarena.
4. KALEJIRA Maltzetaren moldaketa.

MALTZETA eta LANDAKANDA
5. FANDANGOA. Herrikoia.
6. ARIN ARINA. Txistulariarena.
    Maltzetaren moldaketa.

MALTZETA ANAIAK   
7. KALEJIRA.*
8. GAZTE ALAI. Fandangoa
    Maltzeta.
9. ARIN ARINA. Herrikoia.
10. TRIKITIXA.*
11. PORRUSALDA.*
12. FANDANGOA. Herrikoia.
13. FANDANGOA. Herrikoia.
14. FANDANGOA Maltzeta.
15. TRIKITIXA.*
16. .PORRUSAALDA.*
17. TRIKITIXA.*
18. KALEJIRA. Maltzetaren moldaketa.

MALTZETA AITA ALABAK
19. TRIKITIXA.*
20. ARIN ARIN -PORRUSALDA.*
21. TRIKITIXA.*
22. PORRUSALDA.*
23. KALEGIRA. Maltzeta.

* Ikur honekin adierazitako piezak Maltzetaren moldaketak dituzte, eta hitzak ere Juanito Gárate Maltetak berak sortutakoa dira.

Diska honetako lehen lau piezak, Maltzeta eta Izerrek Arrate Irratian 1963 urte inguruan grabatutakoak dira. Garai beretsukoak dira Maltzetak Landakandarekin grabatutakoak ere.

Maltzetaren moldaketak dituzten piezetan, hainbat trikitilarik sortutako zatiez gain, berak sortutakoak topatuko dituzue. Maltzeta anaien eta Aita-alaben grabazioak, Juanito Garateren etxean jasotakoak dira, tartean, etxean bertan grabatutakoak Audioaren kalitateari baina pieza hauek duten balioa historikoari emanten zaio garrantzia. EHTE.


Aurkespenean Euskal Herriko Trikitilarien Lehendakaria den Agurtzane Elustondo anderea, Juan Luis Zabala, idazle Azkoitiarra, biografia disko-liburuaren idazlea, eta Mari Karmen Gárate anderea "Mamen" izenez ezaguna den Juanito Garate "Maltzeta" zenaren alaba.

Aurkespenari EHTE Lehendakaria den Agurtzane Elustondok eman zion. Bertan aitamena egin zuen zergatik egin den Maltzeta Liburu-diska hainbat data bitxirekin.

Ondoren Juan Luis Zabala Azkoitiar idazleak parte hartu zuen eta Juanito Maltzeta zenaren bizitzari buruz batez ere aitamena egin zuen eta zenbat elkar izketa egin ondoren kaleratu duen liburua.

Juanito Maltzeta zenaren omenez, liburu-diskaren aurkespenaren bideoa.




Mamen Garate ere, hainbat aitamen egin zituen bere aitari buruz eta bera gaztea zelarik hainbat erromerietan bere aita zenarin nola parte hartu izan zuen.

Mamen Garateren hitzak, eskertuaz aurkespenean parte hartutako guztieri, bideoan.



Aginako auzoak eta Zumarragako Udalak eskertu zuten Juanito Maltzetari eginiko omenaldi xumea;(bideoan).



Agina auzoko herritarrak, lore zorta bat oparitu zioten Mamen Garateri, bere aitak hainbat urtetan Aginako San Martin Jaietan soinua jotze bertara joan izana eskertzeko


Zumarragako Udalal ere, jakinik bertako auzotarrek hainbat maite zutela Juanito "Maltzeta" oroigarri bat eman zion Mamen Garateri, Aginan bertako auzoko zinegotziaren eskutik, Aginako auzoa aukeratzeagatik, liburu diskoaren aurkespenerako.

Azkenik nola ez, hainbat trikitilari hurbidu zen Aginara, Juanito "Maltzetak" trikitixaren munduan egindako hainbat lan eskertzeko, eta guztiak batera, peiza bat eskeini nahi izan zien.






















Hainbat trikitilari eta trikitizale bildu zen Aginan Juanito Maltzetaren omenez. Trikilariak eskeini zioten pieza bideoan.

 

TRIKITILARI  HANDI  BATEN  GORANTZAN


Juanito Maltzeta - Negarrez abesten dut KD 586 Aurrekaldea
Azkoitiko Juan Garate zena "Maltzeta" (1924-2006)

1980 Parte hartu zuen Azpeitin ospatu zen Euskadiko Trikitixa Txapelketan bere alabarekin.
1980 Parte hartu zuen Donostian ospatu zen Euskadiko Trikitixa Txapelketan bere alabarekin.
1981 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak.
1994 Betiko Trikitixa CD an parte hartu zuen "Maltzeta Aita Alabak"
1996 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak, "EMAN NERI ESKUA"
1996 Diska atera zuen Maltzeta Aita Alabak, "NEGARREZ ABESTEN DUT"


Juanito Maltzeta - Negarrez abesten dut KD 586 Atzekaldea
Plazetan ez ezik, IZ diskoetxearentzat grabatu zuen diskoan ere Mamen alaba izan zuen laguntzaile Juanitok, 1981ean; 12 urte besterik etzuen orduan, eta Maltzeta Aita alabak izena eman zioten diskoari, gerora hainbat arrakasta sortu zuen diska..

ELKAR disko etxeak kaleratu zituen Maltzetaren 2 disko CD formatoan. Lehena "Maltzeta aita alabak" 1981 urte inguruan eta bestea "Negarrez abesten dut" . Bertan trikitilari ezagun batzuk parte hartu zuten, Juanito eta Mamerekin batera, Joseba Tapiak, Amaia Orexak eta Alaitz Telleetxeak.


20720_13_01_Maltzeta eta Zabaleta
Bizi zen artean, omenaldi asko jaso zituen Juantok. Nik dakidanez, azkena, 2005/05/15 Martitten omenduak izan ziren Azkoitiko Juan Garate "Maltzeta" eta Eugenio Alberdi "Zabaleta" soinijoleak.

Omenaldi egunean, ahulkian ixerita ikusi dezakegu Zabaletaren lagun bat, Eugenio "Zabaleta", Juanito "Maltzeta" bere emaztea eta alaba.

(Ereportajea osatzeko, bere omenaldi eguneko parte hartu zuten trikitilariak eta doinuak jarri eta ondoren omenaldian emandako lore sorta eta plaka)

20720_13__02 Zabaleta eta Maltzeta

Ona hemen bi bilaun handiko soinujoleak. 2005/05/15 Omenaldi egunean Martitten Eugenio "Zabaleta" eta Juanito "Maltzeta" erdian bere alaba Mamen. Nere ustetan Juanito Maltzetari publikoan egindako azken argazkia da. 











No hay comentarios:

Publicar un comentario