Berri Atzekabetua. Zaldibarko Jose Mari Iriondo Mendizabal, Akordeoilari, Musika konposatzaile, Zaldibarko Trikitixa eta Trikitilari Gazteen Txapelketako sortzaile eta Epaimahaikedea hil da. Goian Bego.
Jose Mari Iriondo Mendizabal soinujolea Bergaran jaio zen 1931an Amatiño baserrian. Bera jaio eta oso denboa gutxira bere ama hil zan erditzerakoaren ondorean.
Jose Mari artean oso gaztea zelarik bere aita alarguna, berriro eskondu zen eta Jose Marik 5 urte zituela, gerra denboran Urretxura joan zen bizitzera. Jose Mari Iriondo mutikotan hasi zen soinua jotrzen. 13 urterekin hasi zen plazan soinua jotzen, geroztik, hogei urte kunplitu arte, urtero jo ohi zuen Nafarroako Unanua eta Torranoko jaietan.
Esan liteke Urretxun hasi zela soinua jotzen, lehendabiziko aldiz Urretxuko Zabaleta baserriko Balentin Urrate zen eskondu zen egunean, hurrengoa Elusun artean 13 urte zituela. (Jakin dedanez, bere amak ere jotzen omentzuen soinua, baina etxean bakarrik, garai aietan emakumezkoak soinua jotzea gaizki ikusia zegoelako)
1950. urterarte Urretxun bizi izan zen. Garai artan Zaldibarko Udalak nahi zuen soinujole bat kontratatu igandero Zaldibarko plazan soinua jo zezan.
Hemeretzi urte zituela, Zaldibarko Udalak, asteroko erromeria berpizteko deitu zioten, hartu emanetan jarri zan Jose Mari Iriondorekin eta soldataz aparte Zaldibarko herrian lantoki bat eskeini zizkion Zaldibarko Udalak.
Eskeintza ontzaz hartu eta 1950. urtean Jose Mari Iriondo Urretxutik Zaldibarrera joan zen bizi izatera eta Udalak antolatzen zituen dantzaldietan soinua jo ohi zuen.
Arrate Irratiaren eskariz, hainbat grabazio egin zituen 1959an eta 1960an, "single" bi argitara eman zituen Culumbia disketxean eskutik
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Sanjosetako Trikiti Jaialdian omendu zuen Azpeitin eta omenaldiaren aurreko ostiralean Arrate Irratiak "Sutondoko erromeria sailean" elkar hizketatu zuten Arrate Irratian, eta bertan eta egun berean hainbat pieza grabatu zituen.
Berak sortu zuen Zaldibarko Trikitixa, eta Trikitilari Gazteen Zaldibarko Txapelketa beste batzuen laguntzarekin eta Trikitixa Txapelketako Epaimahaikide izateko proposatu ziotenean, onartu zuen baina balditza batekin, puntuak, trikitilari bikoteak bukatu ondoren ematekotan eta publikoak ikusteko moduan hurrengo trikitilari bikotea hasi aurretikan, txapelketaren bukaeran puntu aldaketarik ez gertatzeko.
Urtero parte hartu izan zuen Zaldibarko Trikitixa Txapelketan Epai mahaian eta berak sortu ohi zuen urtero "Fandango partitura bat" derigorrez Txapelketan jotzeko.
Txoko Musikala Blogetik ateratako datak
http://txokomusikala.blogspot.com
Doluminak bere emazte seme alaba eta familikoentzat.
Goain bego
No hay comentarios:
Publicar un comentario