NORA JOAN AUKERATU

viernes, 25 de septiembre de 2015

Tomas Zubizarreta Soraluze "Zendoia Trikitilaria" 1930 -2015


Tomas Zubizarreta "Zendoia" Trikitilariaren oroimenez
1930 -2015
(Erreportajea lantzen)





Tomas Zubizarreta Soraluze 1930/11/30 ean jaio zen Azkoitiko Arrita Mendian dagoen Zendoia baserrian.


Garai batean jaiero ospatu ohi zen erromeria Martitten eta garaikoak ziotenez inguruetako erromeririk onenetakoa egiten omenzen bertan ahik eta Martittera errepidea egin zen arte. Hogei urte ingurua Tomas Zendoia izan zen jairik jai erromeriko soinu-jolea.


2004an hainbat urtez Martitteko plazan soinua jo izan zuten Tomas eta Miguel omenduak izan ziren.




















2004ko maiatzaren 30ean Martitten omenduak izan ziren Tomas eta Miguel Zubizarreta "Zendoia anaiak" eta Trikiti Jai aldi bat eskeini zitzaien, aurkesle Laxaro Azkune zelarik eta bertan parte hartu zuten ondorengo Trikitilari eta Bertsolariak:


Xabier Zabale, eta Angel Larrañaga Trikitilariak.


Tomas Epelde eta Xabier Zabale Trikitilariak.


Imuntzo eta Beloki Trikitilariak


Imuntzo, Iker Allur eta Beloki Trikitilariak.


Itzeder Arrizabalaga eta Joseba Sudupe Trikitilariak


Jauregi eta Iturbide Trikitilariak


Egurrola anai arrebak, Joakin eta Maria Luisa Trikitilariak


Azpillaga, Mañukorta eta Angel Larrañaga Bertsolariak



Omenaldia eskertzeko Tomas eta Migelek bi pieza eskeini zituzten entzulegoari. 



2014an San Josetako Trikiti Jaialdian ere omendua izan zen  Tomas Zubizarreta "Zendoia Trikitilaria" 



San Josetako Trikiti Jaialdia Euskal Herriko Trikitixaren Elkarteak antolatu zuen Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.
Argazkian Tomas "Zendoia" E.H.T.E. eta Azpeitiko Udalaren ordezkaritzarekin 


Omenaldiko partaidea izan zen beste batzuen artean Kupela Taldeko Xabier Alberdi "Zabale" 

Omenaldiko partaidea izan zen beste batzuen artean Kupela Taldeko Angel Larrañaga. 













Euskal Herriko TRIKITIXA Elkarteak, Soinuaren liburutegiaren bidumarako, Tomas Zubizarreta "Zendoia" Trikitilariaren bizitzari buruz idatz lana eskeini zion Laxaro Azkuneri 


Liburuarekin batera, Euskal Herriko TRIKITIXA Elkarteak diska bat ere argitaratu zuen Zendoiak jotako 32 doinurekin. 




2014ko azaroaren 30ean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren pleno aretoan ospatu zen Tomas Zubizarreta,  "Zendoia Trikitilararen bizitza ezagutzeko berari eskeinitako liburu eta diskaren aurkespena.

1. atalaren bideoa ikusteko sakatu hemen.










Bere hileta elizkizunera ospatzeko gerturatu ziren euskal herriko hainbat trikitilari eta hiletak bukatu ondoren ohitura denez azken agurra emateko soinu eta panderoz osaturik denak bat eginik eskeini zioten bidelagun izan zezan doinu bat. G.B.
Eskeinitako agurraren bideo ikusteko sakatu hemen

Eskerrik asko Tomas, utzi diguzun zure hainbat doinu eder.

 Benetako altxor bat ondorengoentzako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario