NORA JOAN AUKERATU

lunes, 15 de octubre de 2001

Juan Joxe Eizagirre Antia "Mardu Xarra" 1926 - 2001

TRIKITILARI IZANAK - MARDU XARRA

Juan Joxe Eizagirre Antia "Mardu Xarra" Zumaian jaio zen 1926an jaio zen Arroa-beheko Mardu baserian eta 2001-12-15ean hil zen Zestoako Arroa auzoan, 82 urte zituela.

13 urterekin ikasi omen zuen soinua jotzen, zion berak.

"Mardu Xarra" gerra ondoren oso entzutetzua egin zen, batez ere Gipuzkoa eta Bikaiko herrietako erromerientan..

Lehenbizi soinu txikiarekin aritu zen, gerora garai aretan hain modan zegoen soinu handiarenkin ere ekin zion garai batean, baina berriro soinu txikira bueltatu zen. (Bitoriano Loiola "Ospas"ek esana).

Plaza askotan jotzera iritsi zen eta txapeletetan ere parte hartu zuen Juan Orbegozorekin "Alegiko Juan"

Primi Erostarberekin ere plaza batzuk egin zituen.

1984 ean omendua izan zen Zestoan, Juan Orbegozo, Beobate, Ubera anaiak, Martzelina Zubizarreta Juliana Zubizarretaren ahizpa) eta beste batzuekin batera.

1994ko maiatzean Ander Hormazuri panderojolearekin batera egindako grabazio diska utzi zigun "Trikiti Errikoia izenburuarekin. Diskako 19 piezetatik, erdiak, Jazinto Ribas "Elgeta" zenak erakutzi zizkiola zion berak

01 Naiko Larri (kalejira) Elgetari ikasitakoa
02 Fox.                Azkoitiko Kojuari ikasitakoa.
03 Fandangoa      Herrikoia
04 Arin-arin         Dultzainero bati entzunda
05 Trikitixa          Antton Baltolari ikasitakoa
06 Porrusalda       Antton Baltzolari ikasitakoa
07 Korrido           Valentzian, soldadu zegoela, ikasitakoa
08 Fox Kuba        Irratian entzun eta ikasitakoa
09 Balsa               Valentzian, soldaku zegoela ikasitakoa
10 Martxakoa        Elgetari ikasitakoa
11 Fandangoa       Antton Baltzolari ikasitakoa
12 Arin-arin          Antton Baltzolari ikasitakoa
13 Trikitixa
14 Porrusalda
15 Pasodoblea       Valentzian, soldadu zegoela, ikasitakoa
16 La Rumbita       Valentzian soldadu zegoela ikasitakoa
17 L´Estaca            Luis Llach
18 Pasodoblea        Irratian entzunda ikasitakoa
19 Martxakoa         Elgetari ikasitakoa













No hay comentarios:

Publicar un comentario