Debako "Lastur auzoan" jaio zen 1937an eta 2014ko uztailaren 16an hil zen Deban 77 urte zituela. Hasieran, bederatzi urte zituela, Sakabiren ikaslea izan zen eta berarekin ikasi omen zituen lehendabiziko hiru piezak.
Garai aietan, Irakasleari ordaintzeko dirurik ez eta ondorengo urtetan bere kasa jarraitu omen zuen. Urte batzuk pasa ondoren berriro ere Elgeta zenarena jo omentzuen ikasteko.
Jendaurrean estreinekoz Attola Berrin jo omen zuen 11urterekin.
2009an Azpeitin omendua izan zen bera eta Joxe Makazaga "Ziolar" ekin batera, San Josetako Trikiti jaialdian.
2010eko maiatzaren 23an ere omendua izan zen Martitten, Eguren Sasofoi-jolea, Ziolar Bateri-jolea eta Luis Zabale Panderistarekin batera. Omenaldian parte hartu zuten, Agurtzane eta Jon Elustondok, Xabier Etxaniz, Inigo Galdos eta Ainara Saizarrek, Jon Ansorregi eta Andoni Larrañagak, Itzeder Arrizabalaga eta Jokin Sudupe, Laja II eta Unai Narbaiza, Izer eta Alabier.
Nik dakidanez, garaiko beste askoren antzera, ez zuen diskorik grabatu. Bere denboran soinu-jole bezala ezagutu zutenak, soinu jole polita zela diote, batez ere elduan dantzatzeko pieza oso politak jo ohi zituela diote.

No hay comentarios:
Publicar un comentario