NORA JOAN AUKERATU

domingo, 6 de enero de 2013

Jose Antonio Zunzunegi "Olarte Trikitilaria" zena



Jose Antonio Zunzunegi Mujika "Olarte Trikitilaria" zena 1892ko otsailaren 5ean jaio zen Zumarragako Olarte Baserrian. Aita eta ama Joxe Felipe deta Mª Josefa zituen, aita Legorretakoa eta ama Olaberrikoa, baina txikitan Olartera familia osoarekin etorritakoak.

Aita-amak gazteak zirela, Argentinatik bueltan ibilitakoak ziren, arten bikote izan arren, eskondu gabeak ziren. Urte aietan euskal herrian zear baserririk geienetan maiorazgoa etzean geratu eta gainentzekoak kanpora irten bearra izaten zuten laneren bila, bertan ez baizegoen lan aukerarik. Asko dira 1920. urtera bitartean euskal herritik Argentinara emigratuak, lanaren bila eta gehienak artzantzan edo behiak zaindu eta jesten bilatu ohi zuten lana.

Joxe Felipe eta Maria Josefak Argentinan hiru hurte egon eta gero, Euskal Herrira itsuli ziren berriro eta Olaberrin eskondu ziren, garai artan, tradizioa bai zen neskaren herrian eskontzea. Olaberrian eskondu eta Zumarragako Olarte Baserrian jarri ziren bizitzen. Seme bakarra izan zuten, eta semea jaio eta hamar hilabetera aita hil egin zen Gabonak inguruan.

Joxe Felipek ez zuen bere semearekin urte askotan gozatzeko suerteeerik izan, baina ondorengoetzago herentzi polit bat utzi zuen ikusten danez. Joxe Felipek bere garaian solfeoa ikasi zuen eta eskusoinua jotzen zuen noizean bein Olarten.


Jose Antonio Zunzunegi Mugika "Olarte Trikitilaria zena 1892-02-05an jaio eta 1965-12-16 zendu zen.


Joxe Antoniok, 14 urterekin hasi omen zen lehendabiziko ikasketak egiten eskusoinuarekin. Garaiko beste soinujole askoren moduan, ez zuen solfeo ikasketarik, baina bai belarri ona, eta bere kabuz ikasi zuen  beste beste soinujoleei jotzen ikusita.

Garai aietan herri eta auzoko jaietan bolo txapelketak ospatu ohi ziren eta baserri askotan zegoen bolatokia, bera izan ohi zen igande arratsaldean denbora pasa eta auzokoekin entretenigarri.

Olarte baserrian ere etxearen gakaldean bazen bolatokia eta auzoko gazteak bildu ohi ziren elkar neurtzeko eta eta prestaketak egin ondoren herri eta auzoetako txapelketean parte artzeko. Ordu berean Jose Antoniok ikasten hari zen piezak jo ohi zien bertara inguratutako gazteeri eta horrela hasi zen Olarte baserriaren inguruan erromeri lekua sortzen.

Jose Antoniok erromerietan ere parte hartu izan zuen, esate baterako Altzerrekan, Atxurzan, Gorlan, Kizkitzan, San Kristobal auzoan, Oletan, Pagotxetan, Pagola gaina, eta abar.. Eskontzerata ere joan omen zen, eta lehena 16 urte zituela joan omen zen Mantxinbentako Zelaieta baserrira, ala dio bertakoa den eta gaur egun eskondu eta  Zumarragako Urruti behekoan baserrian bizi de Mari Gurratxaga amonak..

Ni ere goratzen nahiz, neuk 12 urte ingurua nituela nola Kizkitza iritxi zen bere fameliarekin, astoan zeztoarekin zuela, eta, bertan zeramatzan soinua, bazkaria eta abar. Astoa kiskitzako ermitaren azpikaldean dauden pagoari lotu eta meza naguzia entzutera joan zen bere fameliarekin elizaren aurrekaldean eta kanpoen eman zen meza nagusia. Urte aretan Anbu sakonekoa zen Anbu Etxeberriko semeak zen Jose Antonio Etxezarretak eman zuen Zumarragan Meza Berria  eta urte berean Kizkitzako meza nagusia ere berak eman zuen eta herritar asko izan ginen bertan.

Meza bukatu ondoren, Jose Antonio elizaren atzekaldean dagoen ormigoizko petrilaren gainean ixeri eta soinua jotzeari ekin zion, bereala sortu zen korroa eta gu arten motikok, dantzarieri begira egon ginen.

Jose Antonio Zunzunegi zenaren soinuaren argazkia. Soinua gaur egun Iñaki Garmendia "Lajak" dauka.


  Jose Antonio Zunzunegi, Juana Franziska Izagirrerekin eskondu zen eta bederatzi seme alaba izan zituzten












Eskerretit eskubira: Balentin zena, Juan Mari eta Inixio Zunzunegi.






20700_02_02_Olarte anaiakDSC07281
Urretxu eta Zumarragako Trikitilariekin, Urretxuko Euskal Jai Egunean, Olarte Anaiak, Iñaki eta Asier.


20700_02_03_Olarte anaiakDSC07282
Urretxu eta Zumarragako Trikitilariekin, Urretxuko Euskal Jai Egunean, Olarte Anaiak, Iñaki eta Asier.



1 comentario:

  1. Joxantonio Zuntzunegiren soinu hori, lehenago Joxe Allur-ena zela uste dut. Honek soldaduskan zegoela Donostian erosia, 1928 aldera. Geroago Legorretako Mukullu baserrira ezkondu omen zen, baina hango amonari soinua gustatzen ez eta
    Olarteko Joxantoniori eman edo saldu omen zion. Joxantonioren aita Mukullukoa zen-

    ResponderEliminar